Antxon Ezeiza protagonista, Zinemaldiaren uztaileko edukietan

Zinemaldia Podcast egitasmoaren seigarren atala zinemagile donostiarrari eskaini berri diote. Bestalde, ARTXIBOA webgunean jasotako edukien artean aukeratuta, hilabeteko proposamen berezia ere Ezeizarekin dago zuzenean lotuta. 1977ko Zinemaldian Kubako ordezkaritzaren baitan Ezeizak nola parte hartu zuen jasotzen duen gutuna argitaratu dute.

By |2023-07-12T12:57:24+02:0012 uztaila, 2023|

Koldo Izagirre eta Antxon Ezeiza protagonista, ZINE aldizkariaren hirugarren alean

ZINE: ikerketa zinematografikorako koadernoak aldizkariaren argitalpen berriak Euskal Herriko testuinguru politiko-kulturalean Trantsizioak eragindako desengainuaren kontzeptua du aztergai, bi sortzaileren obrak abiapuntu. Ikerketaren jendaurreko aurkezpena urrian egingo da, Donostiako Tabakaleran, eta Ezeizak zuzendu eta Izagirrerekin batera idatzitako Ke arteko egunak (1989) pantailaratuko dute.

By |2022-10-20T10:58:02+02:0012 uztaila, 2022|

‘ZINE: ikerketa zinematografikorako koadernoak’ argitalpenaren lehen alea

Elias Querejeta Zine Eskolak, Euskadiko Filmategiak eta Donostia Zinemaldiak ‘ZINE: ikerketa zinematografikorako koadernoak’ argitalpenaren lehen alea plazaratu dute. Nestor Basterretxearen zinematografia lana aztertu, eta Maria Jesusen ‘Tatus’ Fombellidaren lana aurkeztu dute bertan.

By |2021-04-06T10:28:29+02:006 apirila, 2021|
Go to Top