Zabalik ZINEBI NETWORKING 2021 foro profesionalaren deialdia

Euskal Produktoreen Elkartearekin (EPE-APV) batera antolatuta, eta ETBrekin, Zineuskadirekin eta Europa Creativa Desk MEDIA Euskadirekin lankidetzan, euskal produktoreentzat eta zinegileentzat zabaldu dute ZINEBI Networking: Dokumentalen sorgunea zine dokumentaleko laugarren foro profesionalaren deialdia. Izen-emateak urriaren 21era arte gauzatu ahal izango dira.