‘Zine bat norberarena’, Zinema garaikideko ikastaroa Tabakaleran
Zine bat norberarena izeneko zinema garaikideko ikastaroaren saio berriak egingo dituzte udaran Donostiako Tabakalera – Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan. Frauke Schulz Utermöhl irakasleak dinamizatuko ditu, eta gazteleraz egingo dituzte.