‘Poz tip-ak’ lanak irabazi du XIV. 24 Ordu Digitalean
Elorrioko Arriola Antzokiak urtero antolatzen duen 24 Ordu Digitalean film laburren lehiaketaren XIV. edizioa egin zuten azaroaren 6an eta 7an, eta osasun-krisiari desafio eginez, hamar taldek hartu zuten parte ekitaldian. Horien artean Puxemoi Produkzioak taldearen Poz tip-ak lanak lortu zuen 700 euroko sari nagusia, eta Bihotzian poza eta Zikoitza extrem izan ziren finalistak.