Martxan da OnZientzia lehiaketaren 11. edizioa!

Elhuyarrek eta Donostia International Physics Centerrek antolatutako OnZientzia bideo laburren lehiaketaren 11. edizioa martxan da, eta lanak bidaltzeko epea apirilaren 21era arte izango da zabalik. Gai zientifiko zein teknologikoei buruzko bost minutu baino gutxiagoko lanak galdatu dituzte antolatzaileek, Teknopolis zientzia eta teknologiaren dibulgaziorako telebista saioan eskaintzeko modukoak.

By |2021-04-09T12:35:35+02:009 apirila, 2021|

‘Zinema eta Zientzia’ zikloaren hirugarren edizioa berrikuntzez beteta dator

Hirugarren urtez, ‘Zinema eta Zientzia’ zikloa antolatu du Euskadiko Filmategiak Donostia International Physics Centerrekin lankidetzan. Aurten, gainera, Donostia Zinemaldia batu zaie lehenengoz eta berrikuntza andana izango ditu. Urtarrilaren 10ean hasi eta martxora bitartean 11 film proiektatuko dituzte Tabakaleran eta Bilboko Arte Ederren Museoan.

By |2020-01-09T10:57:38+02:008 urtarrila, 2020|
Go to Top