Zhang Yimouk zabalduko du Zinemaldiaren 69. edizioko lehiaketa
Donostia Zinemaldiak Urrezko Maskorra lortzeko lehian arituko diren azken hiru filmak aurkeztu ditu: europako ekoizpen bat, Asiako beste bat eta AEBko hirugarren bat. Hain zuzen, asiarrak, Zhang Yimou zuzendariaren Yi miao zhong / One Second lanak, inaguratuko du lehia.