Zinema emanaldiek Tolosa girotuko dute, asteburuan
Zinema Plazan ekimenak girotuko du asteburua Tolosan. Izan ere, uztailaren 25etik (larunbata) hilaren 27ra (astelehena) bitartean, film bana proiektatuko dute herriko zezen plazan. Lehenengo saioa kenduta, gainontzekoak doan izango dira, baina gerturatzeko gonbidapena eskatu beharko da.