‘Itsasoari begira’ dokumentala eskainiko dute bihar Bilbon

https://youtu.be/M_TArQ6u2Ow Lorea Pérez de Albeniz zinegileak eta haren taldeak Itxaso izeneko neskatilaren egunerokoari buruz osatutako Itsasoari begira dokumentala bihar eskainiko dute Bilboko Bizkaia Aretoan 20:00etan. Hamazazpi urteko Itxasok gabezia neurologiko bat du, eta lanak neskaren eta bere familia zein lagunen egunerokoa pantailaratuko du.