1977ko Zinemaldiari buruzko erakusketa inauguratu dute, Artiumen

Donostia Zinemaldiak, Elías Querejeta Zine Eskolak (EQZE) eta Artium Gasteizko Arte Garaikidearen Euskal Zentro Museoak ‘Zinemaldiak 24 edizio izan ditu: ez dugu gogoko’ erakusketa inauguratu berri dute. Donostia Zinemaldiaren 1977ko edizioan ardaztuko da, alegia, zinema-jaialdiaren kudeaketa Donostiako hiriari eskualdatu ondoren egin zen lehendabizikoan. Erakusketarekin batera, Carlos Rodríguez Sanzen eta Manuel Coronadoren Expediente lana aurkeztu dute antolatzaileek, edizio hartan Donostia Zinemaldian film labur onenaren Urrezko Maskorra