CIMASUB zikloak Euskal Herriko portuak bisitatuko ditu, uztailean

Donostiako Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloa hirugarrenez iritsiko da Bakiora, uztailaren 12an (asteazkena). 12 film labur proiektatuko dituzte, aire librean, Sabino Arana kalean. Saioari 22:00etan ekingo diote, eta sarrera doan da. Aldiz, MATER Ontzi Museo Ekoaktiboak antolatuta, Portugaleten, Getarian eta Mutrikun egingo dute geldialdi berezia.