Puxika Gorria zerbitzua, familia-kontziliazioa sustatzeko
Donostia Zinemaldiaren, San Telmo Museoaren, CIMA Zinemako eta Ikus-entzunezko Hedabideetako Emakumeen Elkartearen eta Parenting at Film Festivals kolektiboaren ekimenez, Puxika Gorria zerbitzua eskainiko dute 69. Donostia Zinemaldian, jaialdian akreditatutako gurasoen zein festibaleko langileen kontziliazioa errazteko. San Telmo Museoan jarriko dute gunea, eta sei hilabete eta hamabi urte arteko haurrei zuzenduta egongo da.