‘Zeinek gehiago iraun’ eta ‘Lagun mina’, Paracuellos-en sarituak
http://www.youtube.com/watch?v=4_8967V5gYg Gregorio Muroren Zeinek gehiago iraun lana Espainiako Paracuellos del Jaramako I. Film Laburren jaialdia irabazi zuen atzo. Lehiaketa honetan aurtengo Kimuak katalogoko beste labur batek, Jose Mari Goenagaren Lagun Minak , irabazi du aktore onenaren saria. Zeinek gehiago iraun animazio lana da, eta bere arduradunek bere sinopsia esaldi honetan laburbiltzen dute: "Haur jolas arriskutsu batek Anderren eta bere familiaren bizitza aldatuko du betirako". Goenagaren