Larunbatean II. Zeatikezpa rallya egingo dute Zumarraga-Urretxun

Goizeko 10:00etan hasi eta 19:00ak arte, askatasunari buruzko iragarkien bila abiatuko dira Zeatikezpa euskarazko labur amateurren bigarren rallyko parte hartzaileak. Ekimena larunbat honetan, ekainak 7, egingo dute Zumarraga-Urretxun, eta aldez aurretik izena eman behar da hemen.