Zinea eta gainontzeko (sei) arteak

Zinema zazpigarren arte gisa izendatzearen arrazoia 1911n Riciotto Canudo idazle eta kazetari italiarrak argitaratutako Zazpigarren artearen manifestua-n aurki daiteke. Idatzi horretan, Canudok hastapenetako arteen inguruan gogoeta egin zuen. Bi arte nagusi identifikatu zituen, bi alor ezberdinetan: arkitektura espazioaren alorrean, eta musika denborarenean. Bi arteok, autorearen hitzetan, gizakiak bere existentziaren indar plastiko eta erritmikoak beretzat gordetzeko duen nahia erakusten zuten. Hala, espazioaren eta denboraren arteko bereizketaren