‘Tufo’ eta ‘Zaurietan kolorea’ lanak, Kanalduderen dokumental gauean
Mafiaren jomuga bihurtu zen igeltsero siziliar baten istorioa eta Pascal margolariari hurbilketa proposatuko ditu Ipar Euskal Herriko telebistak gaur. Ohiko kanaletan zein kanaldude.eus atariko zuzeneko atalean egongo dira ikusgai, 20:00etan hasita.