Euskal film laburrak, herriz herri
https://vimeo.com/99219337 Euskaltzaleen Topaguneak Laburbira euskaraz ekoitzitako film laburren zirkuitua antolatzen du urtero; hala, iazko lan esanguratsuenak Euskal Herriko hainbat hiri eta herritan aurkezten dituzte hilabeteko epean. Bada, 2015eko Laburbira martxan da jada, eta hilaren 28ra bitarte Hernani, Lazkao, Mutriku, Gasteiz eta Atarrabian, besteak beste, egingo dituzte emanaldiak.