Giulietta Masinari gutuna

Masina agurgarria, 100 urte bete dira otsailaren 22 batez San Giorgio di Paio herrian jaio zinenetik, eta askotan zure senarraren itzalpean aipatzen bazaituzte ere, ondo gogoan dut zinegileak berak hartu zuela 1993ko Oscar sarien galan zure talentu eta bizipoza aldarrikatzearen ardura: hil baino zenbait hilabete lehenago Federico Fellinik ibilbide profesionalari eskainitako errekonozimendua jaso zuenean zutik txalotu zintuzten gonbidatu guztiek, eta oraindik ere txalo horiek badute