‘Zacarías’ eta ‘Camposanto’ film laburrak FilmNow atarian ikusgai

Espainiar estatuko unibertsitateetako ikasleen film laburrak batzen dituen FilmNow plataformak bere katalogoa osatzen duten lanak ikusi ahal izateko ataria sortu du. Besteak beste, Euskal Herriko eta Nafarroako unibertsitateetako ikasleek filmatutako Zacarías (Violeta Trincado Murugarren, 2018) eta Camposanto (Pablo Adiego Almudevar, 2018) lanak daude ikusgai.

By |2020-04-15T09:56:16+02:0015 apirila, 2020|

Gaur abiatuko dute Euskal Zinemaren 34.Astea Gasteizen

Vital Fundazioak antolatuta, Euskal Zinemaren Astea egingo dute egunotan Gasteizen. Gaurtik hasita eta larunbatera arte, 2017an ekoitzitako euskal film esanguratsuenak ikusteko aukera izango da Vital Kutxa Gizarte Ekintzaren aretoan. Besteak beste, Jon Garaño eta Aitor Arregiren Handia film laudatua, zein Areka eta Aprieta pero raramente ahoga dokumentalak.

By |2018-02-26T11:55:26+02:0026 otsaila, 2018|

Martxan da FAS zineklubaren lehen hiruhileko programa

2018ko lehen hiruhilekoari ekingo dio gaur Bilboko Cineclub FASek Krzysztof Kie?lowski zuzendari poloniarraren Przypadek (1981) filmarekin. Mario Pardo aktoreak aurkeztuko duen saioan, gainera, Violeta Trincadoren Zacarías (2017) film laburra proiektatuko dute. Hala, martxoaren 20ra bitarte, asteartero film luze bana eskainiko dute 19:45ean El Carmen Aretoan (Indautxuko Enparantzan). https://youtu.be/X9c1BfeHY0g Horrez gain, Euskal Herriko film laburrak ikusteko aukera izango du hurbiltzen den orok Korten! zikloaren baitan. Sarrera orokorrak

By |2019-05-22T09:22:56+02:009 urtarrila, 2018|

Euskal zinemak abiatuko du gaur ZINEBI jaialdia

Gaur eman dio hasiera ZINEBI-k, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Jaialdiak, bere 59.edizioari. Bilboko Arriaga Antzokiak jasoko du inaugurazio ekitaldia, 20:00etan, eta euskal zaporeko gauaz gozatzeko aukera izango du bertara gerturatzen den publikoak. Izan ere, lehiaketan parte hartuko duten euskal filmen emanaldiek eta Alberto Iglesias konpositoreari egingo dioten omenaldiak gorpuztuko dute saioa. Ohorezko Mikeldi Saria jasoko du musikagile donostiarrak. Aurreko urteetako aukeztutakoari jarraiki, gizarte gaiak izango dira

By |2017-11-10T14:19:02+02:0010 azaroa, 2017|

Egunotan ‘Zacarias’ film laburra errodatzen ari dira Bilbon

Tres Mentiras (Ana Murugarren, 2014), Argi (Iratxe Mediavilla, 2015) eta La Higuera de los Bastardos (Ana Murugarren, 2017) bezalako filmen zuzendaritza atalean lan egindako Violeta Trincado Zacarias film laburra errodatzen ari da egunotan Bilbon. Mario Pardo, Mikel Losada eta Ylenia Baglietto dira filmeko aktore nagusiak, eta Blogmedia Bilbao ekoizpen etxearen babesa du proiektuak.

By |2019-05-15T13:27:06+02:0018 maiatza, 2017|
Go to Top