Lankidetza hitzarmena sinatu dute BIEUSEk eta Euskaltzaindiak
Bikoiztaile Euskaldunen Elkarteak (BIEUSE) eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena sinatu dute. Euskararen eta euskal kulturaren sorkuntzarako, garapenerako eta zabalkunderako proposatzen diren egitasmoen inguruan gauzatuko da, bereziki, bikoiztaile euskaldunek egiten duten lana ikustarazteko ekintzetan.