Hemezortzi film eskainiko dituzte orotara Sail Ofizialean
Antoniak, Berneri, Finkiel, Libon eta Hinant, Popescu eta Schwentke zinegileen filmak, sei orotara, dira Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean eskaintzeko hautatu dituzten azken lanak, Urrezko Maskorra eskuratzeko lehian. Orotara 18 proiektu izango dira ikusgai jaialdiko sail entzutetsuenean, beste hiru lehiaketaz kanpo eta lau emanaldi berezietan.