Kike Diaz de Rada aktore donostiarra zendu da
Urte luzez, antzerkian, telebistan zein zineman aritu izan da lanean. Besteak beste, 27 horas (Montxo Armendariz, 1986), Yoyes (Helena Taberna, 2000) eta Kutxidazu bidea, Ixabel (Fernando Bernués eta Mireia Gabilondo, 2006) film luze euskal herritarretan ikusi dugu.