‘Hil kanpaiak’ ostiralean helduko da aretoetara
Imanol Rayo zuzendari nafarraren Hil kanpaiak bigarren film luzea (2011n Zinemira saria jaso zuen Donostia Zinemaldian Bi Anai opera primagatik) ostiralean, azaroak 20, helduko da zinema areto komertzialetara. Donostia Zinemaldian ikusi zuen argia, eta urrian Busango jaialdian lehiatu zen.