Bilbon errodatzen ari dira ‘La vida padre’ komedia

Joaquín Mazón Lacasa zinemagile espainiarraren La vida padre proiektu berria errodatzen ari dira egunotan Bilbon, Karra Elejalde protagonista duen komedia gastronomikoa. Maiatzaren 31ra arte ibiliko dira Bizkaiko hiriburuko txoko ezberdinetan, eta jarraian Madrilera joango dira, beste hiru astez filmaketekin jarraitzera. Aktore taldean dira, hala nola, Lander Otaola, Yanet Sierra, Gorka Aguinaglade eta Maribel Salas euskaldunak.