Cobeaga eta San Jose omenduz agurtu dute 11. Santurzine

Sari ofizialei dagokienez, Miki Duranek zuzendutako Ben lanak irabazi du Estatal saileko Urrezko Raspa, eta Rafa Cortesen Fiona obrak zilarrezkoa. Euskarazko lan onena Eñaut Castagneten Muga izendatu dute. Tokiko film labur onena Yaiza Gonzalezen sortutako Pesadilla en Nueva York izan da.