32 film lehiatuko dira 39. Euskal Zine Bileran

Lekeitioko Udalak antolatzen duen Euskal Zine Bilera jaialdiaren 39. edizioa urriaren 16tik 22ra egingo dute, eta deialdian jasotako 50 lanetatik 32 lehiatuko dira aurtengo edizioan. Horien artean 11 profesionalek egindakoak dira, eta 21 amateurrenak. Gainera, iaz 3.000 euroko Benito Ansola Beka jaso zuen Irati Canoren Leihoak lana primizian ikusteko aukera izango da.