Sortu zutenetik 10 urte pasa direla ospatuko du Gariza Filmsek
Polvo somos (2020), Ya no duermo (2020) eta Nora (2021) filmen emanaldi berezi batekin ospatuko du Gariza Films ekoiztetxeak bere hamargarren urteurrena. Saioak Bilboko Golem zinema aretoan izango dira, eta ostean festa giroan elkartuko dira Viadefuga kafetegian. Bertaratu nahi dutenek asistentzia baieztatu beharko dute.