Inoiz baino presenteago egongo da euskal zinema Berlinalen
Basque Audiovisualek jakinarazi duenez, inoiz baino ugariagoa izango da euskal zinemagintzaren presentzia Berlinale jaialdiaren 69.edizioan. Bi film lehiatuko dira zinemaldiaren sekzio ofizialetan, eta beste bost hautatu dituzte Market Screenings izeneko proiekzioetarako. 50 proiektu jasoko ditu, gainera, bertan erakutsiko duten Basquezinema katalogoak.