Abian da XPREST! AUX jaialdiaren 9. edizioa
Zinemakumeak gara! mostrak eta AUX Magazine aldizkariak XPREST! AUX film laburren rallyaren 9. edizioa aurkeztu dute. Festibala apirilaren 23tik 25era egingo dute, eta izena emateko epea zabalik da, taldean zein bakarka. Lanak osatzeko bi eguneko tartea izango dute parte hartzaileek, eta igandean bertan egingo dute aurkezpen emanaldia.