‘Sorbeltz’ lanak irabazi du SGAE Fundazioaren Gidoi Saria

Javier Echaniz eta Asier Guerricaechebarraren Sorbeltz proiektuak eskuratu du SGAE Fundazioak banatu dituen Gidoi Sarietako bat. Ikus-entzunezko egitasmo berriak sustatzea eta zinemagintzaren kalitate literarioa indartzea dira deialdiaren asmoak.