‘I am not Madame Bovary’ filmak jaso du Urrezko Maskorra

Bart gauean Donostiako Kursaal auditorioan egin duten sari-banaketa ekitaldian banatu dituzte 64. Donostia Zinemaldiko sariak, eta Xiaogang Feng txinatarraren I am not Madame Bovary lanak jaso du Urrezko Maskorra. Emakumezko Aktore Onenaren Zilarrezko Maskorra ere film berean aritutako Fan Bingbing aktorearentzat izan da, eta Gizonezko Aktore Onenarena Eduard Fernandez espainiarrarentzat, El hombre de las mil caras filmean egindako lanagatik. Aurtengo edizioan hamazazpi film lehiatu dira Urrezko