‘LE SUCCESSEUR’: Oinordetza pozoituarena
Zuzendaria: Xavier Legrand Urtea: 2023 Herrialdea: Frantzia Orain arteko azken filma zuen Jusqu ‘à la garde (2017) aztoragarria buruan zarataka dugula oraindik – Europako Film Onenaren Publikoaren Saria eskuratu zuen 65. Donostia Zinemaldian, besteak beste–, espero zitekeen Legrand bere berariazko intentsitatearen eskutik itzultzea. Lan hartan heldutako indarkeria mota berari eutsita, oraingoan ere espazio, instituzio, konstruktu edo, hala badagokio, familia deitzen den egitura hori du hizketagai, eta ez du hutsik