Xabier Mendiguren, Zinemaldiko blogaririk “zaharrena”
Orain hamar urte, 2004an, Xabier Mendiguren idazle eta editorea izan zen Donostia Zinemaldian bere bloga akreditatzen lehena. Ordutik, Sail Ofiziala izan du aztergai, eta aurten, azken ordukoak txiokatuko ditu. Sustatu atarian 62. Donostia Zinemaldiko albisteak, iritziak eta kritikak zabalduko ditu Mendigurenek datozen egunetan. Sail Ofizialean zentratuko da, baina gainerakoak ahaztu gabe. Eta iruzkin laburragoak egingo ditu Twitterren. Bera da, halakorik bada, Zinemaldiko blogaririk “zaharrena”.