IV. AMUA musika film laburren jaialdiaren epaimahaia argitu dute
Kristina Zorita EiTBko kazetaria, Miren Iza konpositore eta abeslari ezaguna eta Xabier Erkizia soinu artista, ikertzaile independente, ekoizle artistiko eta komisarioa izango dira 2024ko AMUA musika film laburren jaialdiaren epaimahaikideak. Azaroaren 14tik 16ra bitartean ospatuko dute festibalaren laugarren edizioa, Hondarribian.