Xabier Erauskin aktorea asteburuan zendu da

Goenkale, Pilotari eta Hasiberriak saioetan, besteak beste, aritutako Xabier Eruskin (Zaldibia, 1969) aktorea larunbat gauean zendu zen auto istripuan. Azken urteetan ETB1eko Pilotari, Metropoli, Hasiberriak eta Goenkale telesailetan hartu zuen parte Erauskinek, baita Jaiak programan ere, aurkezle gisa; gainera, Tele5 kateko Hospital Central arrakastatsuan ere aritutakoa zen. Antzerkian, aldiz, TAE Donostiako Arte Eszenikoen Tailerrarekin pare bat obra taularatu zituen, eta hainbat film labur ere osatu