AEBetan filmak zabaltzeko hitzarmena izenpetu du Moriartik

Moriarti ekoiztetxe gipuzkoarrak AEBetako The Gotham Group agentziako manager batekin hitzarmena egin duela eman du aditzera Xabier Berzosa ekoizleak, etorkizuneko proiektuak bertan zabaldu ahal izateko. 25 urteko ibilbidea duen zuzendaritza eta ekoizpen agentzia da, eta ekoizle gisa The Spiderwick Chronicles (Mark Walters, 2008), Wes Ballek gidatutako The Maze Runner saga eta Stargirl (Julia Hart, 2020) filmak osatu dituzte.

By |2020-12-07T11:37:22+02:007 abendua, 2020|

Euskal Zinema hizpide Euskal Museoan

Bilboko Euskal Museoak Euskal Zinemagintza izango du hizpide aste honetarako prestatu dituen bi saio berezietan. Handia filma izango da ardatz 'Goya Sarien mailako euskal zinemagintza' izena jasoko duten hitzaldi hauetan. Eneko Sagardoy eta Aia Kruse aktoreak, eta Xabier Berzosa ekoizlea izango dira bertaratu eta saioak gidatuko dituzten gonbidatu bereziak. Gaur eta bihar, martxoaren 14an eta 15ean, egingo dituzte jardunaldiak, arratsaldeko 19:00etan. Lehenego egunekoa euskaraz egingo

By |2018-03-14T12:00:21+02:0014 martxoa, 2018|

Moriartiko sei kideek Gipuzkoako Foru Aldundiaren Abbadia Saria jaso dute

Gipuzkoako Foru Aldundiak euskararen alorrean urtero ematen duen Anton Abbadia saria Moriarti Produkzioak ekoizpen etxeak jaso du aurtengoan, “euskal zinema nazioartean ezagutarazteko egindako lanagatik”. Sari banaketa ekitaldia atzo, abenduak 1, egin zuten, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregian, eta aurtengo tematika jarraituz, zinema areto klasiko bilakatu zuten espazioa. Ekitaldi eder eta hunkigarria izan zen, saridunen lankide eta senidez jositako gonbidatuen parte-hartzearekin.

By |2016-12-13T10:33:33+02:002 abendua, 2016|

Moriarti ekoiztetxeak jasoko du Gipuzkoako Foru Aldundiaren Abadia saria

“Euskal zinema nazioartean ezagutarazteko egindako lanagatik” sarituko dutela azpimarratu du Gizpukoako Aldundiak. Sari hau euskararen alorrean egindako lanagatik banatzen dute. Loreak, 80 egunean, eta berehala zinema aretoetara helduko den Aundiya bezalako proiektuen atzean dago Moriarti, eta Jon Garaño, Xabier Berzosa, Aitor Arregi, Jose Mari Goenaga, Asier Acha eta Jorge Gil Munarrizek osatzen dute. “Behin eta berriro erakutsi dute euskaraz eta baliabide mugatuekin ikus-ntzunezko produktu duinak

By |2016-11-28T14:03:09+02:0015 azaroa, 2016|

Zinema hizkuntza ez hegemonikoetan

63. Donostia Zinemaldiaren atarian, baina baita jaialdian bertan ere, hizkuntza ez hegemonikoetan egindako zinemari buruzko bi saio egingo dituzte; lehena ostegun honetan izango da, irailak 17, San Telmo Museoan, eta bigarrena ikus-entzunezko industriako profesionalei zuzenduta egongo da, Kursaaleko Industry Cluben, hilaren 21ean.

By |2015-09-21T07:34:55+02:0015 iraila, 2015|
Go to Top