Urtebeteko espetxe zigorra eta 223 zigorrada Keywan Karimi zinegile iraniarrarentzat

https://youtu.be/3laaKrp5ebE Keywan Karimi zinegile iraniarrak urtebeteko espetxe zigorra, 223 zigorrada eta 20 milioi rial (600 euro inguru) ordaindu beharko ditu Writing on the City filmagatik. Irango auzitegiak ez du gaztearen alegazioa onartu, eta kaleko hormetan idatzitako mezu eta grafitien bidez Iranen azken 35 urteetako historia jasotzen duen filmagatik zigortuko dute. Joan zen otsailaren 12an estreinatu zuen filma Iruñeko Punto de Vista jaialdian.