59 film pantailaratuko dituzte 15. Mendi Film zinema jaialdian

Mendia, abentura, muturreko kirola eta natura zinemarekin uztartuko ditu, beste behin, BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdiak, abenduaren 9tik 18ra bitartean. Zinemaren nazioarteko epizentroa bilakatuko da Bilbo, eta 14 herrialdetako 59 film pantailaratuko dituzte. Tartean, Euskal Herrian ekoiztutako edota zuzendari euskaldunak dituzten 10 lan erakutsiko dituzte.