Kutsidazu 396. ‘A RAINY DAY IN NEW YORK’

Zuzendaria: Woody Allen Urtea: 2019 Iraupena: 92 min. Herrialdea: AEB Generoa: Komedia | Maitasuna Gatsby Welles eta Ashleigh unibertsitateko ikasle gazteek bikote maitemindua osatzen dute, asteburu erromantiko bat igaro asmoz New Yorkera bidaiatuko dutenak. Bidenabar, Ashleigh-ek sormen krisiko une batean aurkitzen den Roland Pollard zinegile ezaguna elkarrizketatzeko baliatu nahi du aukera; bere abentura gorabeheratsuan Francisco Vega aktore erakargarria ezagutuko du. Gatsbyk, bere aldetik, neska gazte bat

By |2024-10-04T09:57:41+02:004 urria, 2024|

‘COUP DE CHANCE’: Allenen agurrarena?

Zuzendaria: Woody Allen Urtea: 2023 Herrialdea: Frantzia Fannyk eta Jeanek senar-emazte idealak dirudite: biek arrakasta profesionala dute, apartamentu bikain batean bizi dira Parisko auzo aberats batean, eta lehen egunean bezain maiteminduta daudela dirudi. Baina Fannyk ustekabean Alain institutu kide ohiarekin topo egiten duenean, egoera irauli egingo da. Denbora gutxian elkar topatuko dute berriro, eta geroz eta gehiago hurbiltzen joango dira… Coup de Chance Woody Allen

By |2023-10-04T10:26:59+02:004 urria, 2023|

Estreinaldiak: urriak 2

Akelarre Euskal Herria, 1609. Eskualdeko gizonak itsasora joan dira. Ana basoko festa batean dago, herrixkako beste neska batzuekin. Rostegui epaileak, erregeak aginduta, eskualdea purifikatu behar du, eta neskak atxilotu eta sorginkeria leporatuko die. Edozer gauza egingo du akelarreari buruz dakiten guztia aitor dezaten. Zeremonia magiko horretan, ustez, deabruak bere zerbitzariak prestatu eta estaltzen ditu. 2017ko Europa-Latinoamerika VI. Koprodukzio Foroaren ArteKino International Prize saria irabazi zuen

By |2020-10-01T10:38:50+02:001 urria, 2020|

Donostia Zinemaldiko kronika: ‘Akelarre’, ‘Nora’ eta ‘Slow Singing’

Ziurgabetasuna da hitza. Behin eta berriz irakurri dugu hedabide eta arduradunen artean. Malagako Zinema Jaialdia atzeratu eta oraintsu bukatu da, printzipioz, segurtasun neurri eta protokoloak zorrotz bete ostean kasu positiborik gabeko ekitaldia izanik. Veneziako Mostra izan da hurrengo erronka nagusia, erabakigarriagoa akaso, eta badirudi ez dela ezustekorik izan. Hurrengo hitzordua, Donostia Zinemaldia. Dagoeneko martxan da 68. edizioa, eta aipatutako aurrekarien bide berbera jarrai dezan opa

By |2023-02-01T17:00:52+02:0019 iraila, 2020|

Zurriolako Butaka: Irailak 18

Ezin ukatu euskal zinemagintzak loraldia bizi duenik. Bada zeri kantatu, eta badugu nori kontatu. Euskal ekoizpenak ugariak zango dira Donostia Zinemaldian, eta horren berri emateko asmoz ekin diogu gaur Zurriolako Butaka programaren saio-sorta berriari. Lara Izagirre izango da gaurko saioaren protagonista, Tessa Andonegik elkarrizketatuko baitu platoan ‘NORA’ pelikularen ingurukoak ezagutzeko. Bestalde, Jose Luis Rebordinos zinemaldiko zuzendariak 68. Edizioaren aurkezpena egingo du; Pablo Agüeroren ‘Akelarre‘ filmarekin batera

By |2023-02-01T17:07:29+02:0018 iraila, 2020|

68. Donostia Zinemaldia: ekoizpen espainiarren zerrenda

Donostia Zinemaldiak 68. edizioan parte hartuko duten ekoizpen espainiarren zerrenda argitaratu du. Besteak beste, Pablo Agüeroren Akelarre eta Antonio Méndez Esparzaren Courtroom 3H lanak Urrezko maskorra irabazteko lehiatuko dira, eta David Perez Sañudo zinegile gazte bilbotarrak eta Imanol Rayo iruindarrak Zuzendari Berriak sailean estreinatuko dute Ane eta Hil kanpaiak filmak, hurrenez hurren. Biak euskaraz errodatutakoak. Laida Lertxundikren Autoficción eta Marina Palaciosen Ya no duermo lanak

By |2020-07-30T11:57:02+02:0030 uztaila, 2020|
Go to Top