Hiru sari lortu ditu ‘Ane’ filmak Malaga WIP jaialdian
Amania Films ekoiztetxe arabarrak ekoitzitako eta David Pérez Sañudo zinegile bilbotarrak zuzendutako Ane filmak hiru sari jaso ditu Malagako Work In Progress zinema jaialdian. Koronabirusaren krisia dela eta, aurtengo edizioa online egin dute martxoaren 23tik apirilaren 10era bitartean, eta guztira, 22 proiektuk parte hartu dute. Malagako Zinema Jaialdiak eta udalak industria alorrari eskainitako MAFIZ sailaren baitan antolatutako ekimena da Malaga WIP, eta ikus-entzunezko proiektuen finantziazioa