Euskarak streaming plataformetan duen tokia aztergai, Tabakaleran

Streaming plataformak eta hizkuntza aniztasuna izango dute hizpide otsailaren 3an, Tabakaleran. Unai Iparragirre, Libe Mimenza, Alex Aginagalde eta Miren Maniasek hartuko dute hitza, Urtzi Urkizu kazetariak moderatutako topaketan. Saioa 18:00etan hasiko da, eta sarrera doan da.