Jaione Camborda donostiarraren ‘O Corno’, Zinemaldian nagusi

Bukatu da, se akabo. Donostiako Kursaal auditorioan egin berri duten amaiera ekitaldian banatu dituzte 71. Donostia Zinemaldiko sariak, eta jatorriz donostiarra den Jaione Cambordaren O Corno izan da garaile nagusia, Urrezko Maskorra eskuratuta. Zuzendari Onenaren Zilarrezko Maskorra, aldiz, Tzu-Hui Peng eta Ping-Wen Wang taiwandarrek jaso dute, eta Interpretazio Onenaren Zilarrezko Maskorra  Tatsuya Fuji (Great Absence) japoniarrak eta Marcelo Subiotto (Puan) argentinarrak eskuratu dute, ex-aequo.

By |2023-10-02T16:40:44+02:0030 iraila, 2023|

Isabel Herguera eta Jaione Camborda, Urrezko Maskorren bila

Donostia Zinemaldiko 71. edizioko sail ofizialean lehiatuko dira bi zinemagile donostiarrak: Sultanaren ametsa animaziozko ipuin feministarekin eta galizieraz errodatutako O Corno lana aurkeztuko dituzte, hurrenez hurren. Irati Gorostidiren Contadores film laburra eta Ion de Sosaren Mamántula film ertaina, aldiz, Zabaltegi-Tabakalera sailean erakutsiko dituzte.

By |2023-07-14T14:43:20+02:0014 uztaila, 2023|

‘LOS REYES DEL MUNDO’: Itzulerarik gabeko ihesaldia

Zuzendaria: Laura Mora Urtea: 2022 Herrialdea: Kolombia   -Itzulerarik gabeko ihesaldia- Iazko Zinemaldian, urrezko maskorra besapean, garaile handiena izan zen Laura Mora kolonbiarra, publiko zein kritikak bat egin baitzuten gizarte bortitzeko coming of age basati eta aldi berean liriko honekin. Bere inguruari eta momentuari erabat hertsia, Kolonbiako bake hitzarmenen ondorengo urteak dira, bere oinarriak birdefinitzen ari den komunitatea dugu, baina erdibideko belaunaldi horiek pairaturiko oinazea

By |2023-03-22T11:17:50+02:0022 martxoa, 2023|

‘Blue Moon’ filmak jaso du 69. Donostia Zinemaldiko Urrezko Maskorra

Donostiako Kursaal auditorioan egin berri duten amaiera ekitaldian banatu dituzte 69. Donostia Zinemaldiko sariak, eta Crai nou / Blue Moon izan da garaile nagusia, Urrezko Maskorra eskuratuta. Zuzendari Onenaren Zilarrezko Maskorra, aldiz, Tea Lindeburgek jaso du, eta aurten aurrenekoz banatu duten Interpretazio Onenaren Zilarrezko Maskorra EX-AEQUO banatu diete Jessica Chastain eta Flora Ofelia aktoreei.

By |2021-09-25T22:46:28+02:0024 iraila, 2021|

‘Pacificado’ filmak jaso du 67. Donostia Zinemaldiko Urrezko Maskorra

Donostiako Kursaal auditorioan egin berri duten amaiera ekitaldian banatu dituzte 67. Donostia Zinemaldiko sariak, eta Paxton Wintersen Pacificado lanak jaso du Urrezko Maskorra. La trinchera infinita izan da gauaren bigarren protagonista, Euskal Zinemaren Irizar saria, Gidoi Onenaren Epaimahaiaren saria eta Zuzendari Onenen Zilarrezko Maskorra eskuratuz.

By |2019-09-30T10:24:13+02:0028 iraila, 2019|

Hamazazpi film lehiatuko dira Urrezko Maskorra eskuratzeko

Gaur bertan aditzera eman dituzten sei filmekin, osatuta geratu da 67. Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatuko diren lanen zerrenda. Hamazazpi izango dira orotara, Gavron, Gyal, Szumowska, Waddington, Winocour eta Wintersen lan berrienak batuta. Horiez gain, François Girarden The Song of Names (jaialdiari itxiera emango dion lana), Daniel Sanchez Arevaloren Diecisiete (emenaldi berezia) eta Sebastian Boronszteinen La odisea de los giles (emenaldi berezia) lehiaketaz kanpo aurkeztuko

By |2019-08-22T12:47:10+02:0022 abuztua, 2019|

Kritika: ‘Entre dos aguas’

Zuzendaria: Isaki Lacuesta Urtea: 2018 Herrialdea: Espainia –Bi anai uren artean– Ulergaitzak diren artelanak onartezinak ohi dira gure adimenerako, eta horren ondorioa askotan ikuslearen arbuioa izaten da. Hala ere, badugu hura onargarri bihurtzeko modu bat, definizioa, batez ere, horren ostean aipatutako arbuioa nolabaiteko lasaitasunean bilakatzen bada. Artean eroso sentiarazten gaituenak ez ditu gure erraiak mugitzen, eta, horregatik, nahiago izaten dugu ohikoa eta arrunta gogaitzen gaituena

By |2018-12-05T12:41:57+02:005 abendua, 2018|

‘Entre dos aguas’ filmak jaso du Urrezko Maskorra

Donostiako Kursaal auditorioan egin berri duten amaiera ekitaldian banatu dituzte 66. Donostia Zinemaldiko sariak, eta Isaki Lacuesta kataluniarraren Entre dos aguas lanak jaso du Urrezko Maskorra. Emakumezko Aktore Onenaren Zilarrezko Maskorra Blind Spot filmean aritutako Pia Tjelta aktorearentzat izan da, eta Gizonezko Aktore Onenarena Dario Grandinetti argentinarrarentzat, Rojo pelikulan egindako lanagatik.

By |2018-09-29T22:16:10+02:0029 iraila, 2018|
Go to Top