Estreinaldiak: Abuztuak 25

Ana, mon amour Errumaniatik helduko zaigu Calin Peter Netzer zinegilearen berriena; Berlingo zinemaldian aurkeztu zuen filma, eta lanaren muntaia nabarmendu zuten adituek. Filmeko protagonistak Ana eta Toma gazteak dira; unibertsitatean ezagutu zuten elkar, maitemindu eta ezkondu egin ziren. Tomak Ana zainduko du, eta egoeraren kontrola duela pentsatuko du. Baina errealitatea oso bestelakoa da, ezagutzen ez duen emakume baten inguruan grabitatzen ari baita, eta hark bere