Ikusmira Berriak egitasmoaren edizio berriko partaideak aurkeztu dituzte
Iragan irailean Donostia Zinemaldiko ordezkariek iragarri bezala, Ikusmira Berriak programaren eredua aldatu dute. Egonaldi bikoitzekoa bilakatuko da aurrera begira, otsailean lehenengoa, eta uztailean bigarrena. Aurkeztu dituzte ekimenaren bosgarren edizioko egoiliar izango diren profesionalak.