‘Euskal zine industriaren belaunaldi berria’-ren lagin bat bilduko dugu Durangoko Azokan

Durangoko Azokaren 50. edizioa abenduaren 4tik 8ra luzatuko da, eta gu ere bertan izango gara: hilaren 6an euskal zine industriaren belaunaldi berriari buruzko mahai-ingurua antolatuko dugu Irudienean. Lara Izagirre zinegilea, Irune Gurtubai ekoizlea, Joseba Usabiaga aktorea eta Miren Manias ikerlaria gonbidatuko ditugu bertara, eta ikus-entzuleen laguntzaz, solasean ariko gara 12:00etatik aurrera. Gonbidatuta zaudete!

By |2015-12-09T17:34:27+02:0019 azaroa, 2015|

Zinemaldiko kritika: ‘Un otoño sin Berlin’

Zuzendaria: Lara Izagirre Urtea: 2015 Herrialdea: Euskal Herria June (Irene Escolar) bere herrira itzuli da denboraldi bat atzerrian pasa ondoren. Haren aitarekin (Ramon Barea) tentsioz beteriko harremana duela eta, Diegon bere bikotekide ohiaren (Tamar Novas) etxera joango da bizitzera. Idazlea eta bakartia, Diegok hilabeteak daramatza etxetik irten gabe. Bestalde, frantseseko klaseak jasotzen hasiko da June, eta Nico (Lier Quesada) haurra ezagutuko du. Atzean utzi zuen

By |2019-05-17T11:36:29+02:0018 azaroa, 2015|

Estreinaldiak: Azaroak 13

Un otoño sin Berlín  Lara Izagirre zinegile zornotzarraren lehen film luzean, barrura begirako lan bat proposatzen du, ukitu autobiografikoa duen June (Irene Escobar) pertsonaiaren bitartez. Zornotzan bertan errodatua, June bere jaioterrira itzuliko da, bere senide, lagun eta lehen amodioarekin topo egin, eta etendako harremanak berreskuratzeko asmoz. Filma Zinemaldiko Zinemira galan estreinatu zen. https://www.youtube.com/watch?v=cbbWhO-H0qM El Clan  Zuzenari onenaren Zilarrezko Lehoia saria irabazi zuen Pablo Traperok Veneziako

By |2019-05-17T12:37:01+02:0012 azaroa, 2015|

Thomas Bidegain eta ‘Un otoño sin Berlín’ saritu dituzte Donibane Lohizunen

https://youtu.be/015t5Fijie8 Urriaren 6tik 11ra luzatu da aurten Donibane Lohizuneko nazioarteko zinema jaialdiaren bigarren edizioa, eta besteak beste, Thomas Bidegain zinegile zuberotarra eta Lara Izagirre saritu dituzte; lehenak zuzendari onenaren garaikurra eskuratu du Les Cowboys filmagatik, eta bigarrenaren Un otoño sin Berlín lanak epaimahai gaztearen saria jaso du.

By |2015-10-14T13:48:34+02:0014 urria, 2015|

Rúnar Rúnarssonen ‘Sparrows’ filmak irabazi du Urrezko Maskorra

https://youtu.be/bvNw3WqecEo Donostia Zinemaldiaren 63. edizioa bart gauean amaitu da, eta Kursaalen egin duten sari banaketa ekitaldian, epaimahai nagusiak Rúnar Rúnnarssonen Sparrows ekoizpen islandiar, daminarkar, kroaziarra saritu du. Aldiz, epaimahaiaren sari berezia Lucile Hadzihalilovicen Evolution proposamen bereziak eskuratu du, eta Euskal Zinemaren Irizar Saria Asier Altunaren Amama filmarentzat izan da.

By |2015-09-29T12:32:38+02:0027 iraila, 2015|

Zortzi film lehiatuko dira Donostia Zinemaldiko euskal zinemari eskainitako sailean

Josu Martínezen Gure sor lekuaren bila, Gorka Bilbaoren Jai Alai Blues, Pablo Iraburu eta Migueltxo Molinaren Walls, eta aurretik iragarritako Lara Izagirreren Un otoño sin Berlin 63. Donostia Zinemaldiko Zinemira sailean ez ezik, mundu mailan ere estreinatuko dira irailaren 18tik 26ra bitarte. Hala iragarri dute gaur Jose Luis Rebordinos Donostia Zinemaldiko zuzendaria buru zuen agerraldian.

By |2015-09-04T13:00:48+02:0025 abuztua, 2015|

Lara Izagirreren ‘Un otoño sin Berlin’ Euskal Zinemaren Galan aurkeztuko dute Donostia Zinemaldian

https://vimeo.com/106464804 Irailaren 21ean, 63. Donostia Zinemaldiko Euskal Zinemaren Galan, Lara Izagirre zornotzarraren lehen film luzea, Un otoño sin Berlin, proiektatuko dute. Gainera, Zinemira sailaren baitan izango da, eta Euskal Zinemaren Irizar saria irabazteko lehiatuko da.

By |2015-07-30T14:02:24+02:0024 uztaila, 2015|

2015eko uzta (zati bat)

Euskaraz, Euskal Herrian edota euskal zuzendariek errodatutako filmak biltzen dituen zerrenda bat osatu dugu oraingoan. 2015eko bigarren sehilekoan (edo pixka bat beranduago) ikusi ahal izango ditugun film luze eta dokumentalak jaso ditugu bertan; denak ez dira ageri, baina ahal beste ekartzen ahalgindu gara. Has gaitezen!

By |2019-05-15T13:06:48+02:0016 uztaila, 2015|

Ramon Barea aktore bilbotarrak 66 urte bete ditu gaur

Segoviako ihesa (Imanol Uribe, 1981) filmak zabaldu zuen eta Koldo Serra errodatzen ari den Gernika superprodukzioak isten du (oraingoz!) Ramon Barea aktore euskaldunaren ibilbide oparoa. Gaur, uztailak 13, 66 urte betetzen ditu bilbotarrak, eta guk bere ibilbidea errepasatu nahi izan dugu. Borja Cobeagaren Negociador filmean, Mi querido Klikowsky telesailean, eta 80ko hamarkadako film gogoengarri zein azken urteetako lan esanguratsuenetan aritutako euskal aktore emankorra da Barea. Horren

By |2019-05-22T12:36:45+02:0013 uztaila, 2015|
Go to Top