Lara Izagirre: “Inguruan grabatzen diren filmei lagundu nahi diegu”

Lara Izagirre (Zornotza, 1985) gidoilari, zinegile eta ekoizleak, Gariza Films ekoiztetxearen bidez, Paul Urkijoren Errementari film fantastikoa koproduzitu du Kinoskopik eta Ikusgarri Films euskal ekoiztetxeekin batera. Lehen aldia izan da film baten koprodukzioan jarduten dutena, eta plazer bat izan dela aitortu du. 

By |2017-12-07T17:29:33+02:0011 abendua, 2017|

Filmen sustapen eta publizitaterako aurtengo laguntzak banatu ditu Zineuskadik

Zineuskadi elkarteak fikziozko eta animaziozko film luzeak zein sormenezko dokumentalak sustatzeko eta zabaltzeko diru-laguntzak eman ditu. Orotara 150.000 euro banatu ditu azken urtean argitaratutako bederatzi filmen artean, tartean, Amama (Asier Altuna, 2015), Jai Alai Blues (Gorka Bilbao, 2015) eta Un otoño sin Berlín (Lara Izagirre, 2015).

By |2016-09-18T14:26:40+02:007 iraila, 2016|

Ostiralean hasiko da euskal zinemaren Zinemaldia.Cat jaialdia Bartzelonan

Otsailaren 5an hasi eta 26ra bitarte luzatuko da Zinemaldia.Cat jaialdiaren hamaikagarren edizioa Bartzelonako Girona Zinemetan. Euskal Etxeak antolatuta, zinemaldiak bi sail ofizial izango ditu aurtengoan: dokumentalenean zazpi film lehiatuko dira, eta fikziozkoan bost. Guztiak ‘Urrezko txapela’eskuratzea izango dute helburu.

By |2016-02-08T14:45:45+02:002 otsaila, 2016|

2015eko ‘Basquezinema’ aldizkaria kaleratu du EPE-APVk

EPE-APV Euskal Produktoreen Elkarteak Basquezinema izeneko aldizkaria kaleratzen du urtero azken 12 hilabeteetan ekoitzitako zein ekoizpen prozesuan dauden eta datozen hileetan argia ikusiko duten euskal ikus-entzunezko proiektuekin. Bada, 2015eko aldizkaria online kontsulta daiteke jada. Asier Altunaren Amama, Lara Izagirreren Un otoño sin Berlin, Pablo Ibarburu eta Migueltxo Molinaren Walls, Bego Zubia Gallastegiren Sagardoa bidegile, Josu Martinezen Gure sor lekuaren bila edota Javier Rebollo eta Alvar Gordejuelaren Txarriboda

By |2019-05-22T09:42:19+02:005 urtarrila, 2016|

Euskal ekoizpen ugari, Goya sarietako hautagaitzen artean

Asier Altunaren Amamak eta Juanma Bajo Ulloaren Rey Gitanok lortu dituzte gehien, hamazazpi eta hemeretzi hautagaitzarekin, hurrenez hurren; atzetik dituzte, Negociador (15), Pikadero (14), Un otoño sin Berlin (13), Walls (9), Echevarriatik Etxebarriara (8), Jai Alai Blues (8),  Yoko eta lagunak (5), eta Oscar desafinado (1), besteak beste. Behin betiko izendapenak abenduaren 14an emango dituzte jakitera; 2016ko Goya Sarien gala berriz, otsailaren 6an izango da.

By |2015-12-09T17:34:05+02:0023 azaroa, 2015|
Go to Top