Kritika: ‘Un homme à la hauteur’
Zuzendaria: Laurent Tirard Urtea: 2016 Herrialdea: Frantzia Diane (Virginie Efira) emakume eder bat da, abokatua ogibidez, eta dibortziatu berria. Etxean dagoenean gizon ezezagun baten deia jasoko du, telefono mugikorra kafetegi batean ahaztuta utzi duela ohartarazteko. Alexandreren (Jean Dujardin) ahotsak eta pertsonalitateak Dianeren interesa piztuko dute, eta berarekin geratzea erabakiko du. Aurrez aurrekoan, ordea, ez du espero duen gizona aurkituko; txikiegia, bere gusturako. Zalantza handiak izan