Zapore gazi-gozoa, euskal zinemagintzarentzat
Sevillako Andalucía Auditorioan banatu ditu Espainiako Zinemaren Akademiak 37. Goya sariak, eta Rodrigo Sorogoyenek zuzendutako As bestas thriller galiziarra izan da garaile. Ohorezko Goya Saria jasotzear zen Carlos Sauraren heriotzak guztiz baldintzatu du espainiar zinemagintzaren festa handia.