Pablo Maloren ‘Tarde para el recreo’ garaile Pasaiako IKUSKA jaialdian
Berezia izan da 2018ko Ikuska, Pasaian ospatzen duten film laburren jaialdia. Hogeigarren edizio ospatuko zuten azaroaren 12tik 16ra, eta azken urteko film labur “onenak” pantailaratu zituzten Pasaiako barruti desberdinetako hainbat txokotan. Iragan asteburuan ospatu zuten sari banaketa ekitaldia, eta Pablo Malo zuzendaria narbamendu zen bereziki.