Perlak saila Cannesen menpe, nabarmen

Donostia Hiria Publikoaren Saria irabazteko lehian izango diren hamabi film berri iragarri ditu Donostia Zinemaldiak; zortzi jaialdi frantziarretik datoz. Azken unera arte ezagutzerik izango ez dugun pelikula sorpresa bat ere pantailaratuko dute Victoria Eugenia Antzokian.