Alex de la Iglesia sarituko du Ja! Bilbao jaialdiak
Alex de la Iglesia zinegile bilbotarra sarituko du Bilboko Umorezko Literaturaren eta Artearen Nazioarteko JA! jaialdiak. Datorren irailaren 27tik urriaren 7ra bitartean ospatuko da ekimena Bizkaiako hiriburuan, eta 20.000 euroko ordainsaria jasoko du zuzendariak. De la iglesiak bere sorkuntza lanen bitartez eratu duen "sormenezko unibertso pertsonal eta bikaina" sarituko du jaialdiak, umoreak bere lanetan izandako garrantzia hain zuzen. Honakoak topa ditzakegu, besteak beste, bilbotarraren biografian: Accion mutante (1993),